| ||
![]() ![]() ![]() |
||
|
Nortzuk garaWeb orri honetako sustatzaile eta arduradunak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko Bosgarren Instrukzio Epaitegiko epaileak 18/98 makrosumarioan desobedientzia zibila dela-eta auziperatutako zenbait lagun gara.AkusazioaHamabi lagun auziperatuta gaude eta talde armatuari laguntzea edo kide izatea leporatzen digute. Akusazioaren oinarria da Euskal Herrian desobedientzia zibilarekin zerikusia duten ekimenekin lotura izan dugula. Epailearen ustetan, gure jarduera ETAren estrategiaren barruan dago.Egia da gutako baikotzak desobedientzia zibilarekin zerikusia duten proposamenekin lotura izan duela, azken hogeita hamar urtetan geure herriko milaka lagunek izan duten moduan. Baina erabat gezurra da gure jardunean ezein erakunderen aginduak jarraitu ditugula. Geure jardunak publikoki defenditu ditugun printzipioei jarraitzen die eta ez dago ezkutuko estrategien barne. Ez gara gu bakarrikGure auzipetzea Espainiako Erreinuak Euskal Herriaren kontra daraman eraso zabalaren zati bat baino ez da. Estrategia honetan hiru botereak nahastu egiten dira, hirurak gobernuaren menpe daudelarik.Orrialde honekin lortu nahi dugunaWeb orri honek bi xede ditu:+ Ahalik eta informazio zehatzena ematea pairatu dugun eta pairatzen ari garen erasoaren gainean. + Elkartasuna eskatzea, horretarako bideak eskainiz. Hona hemen auziperatutako hamabi lagunak:+ Patxi Azparren, ABK (Autodeterminazioaren Aldeko Biltzarrak) elkarteko kidea.+ Luix Barinagarrementeria, Bai Euskal Herriari ekimenaren partehartzailea. + Mikel Zuluaga, Piztu kolektiboaren partehartzailea. + Mikel Aznar eta Olatz Altuna, Joxemi Zumalabe Fundazioko langile ohiak. + Mario Zubiaga eta Alberto Frias, Joxemi Zumalabe Fundazioko Patronatoko aholkulariak. + Sabino Ormazabal, Jose Ignacio Uruñuela, Iñaki O’Shea, Carlos Trenor eta Fernando Olalde, Joxemi Zumalabe Fundazioko Patronatoko kideak. Kide garen elkarteetako informazio gehiago nahi izatekotan, www.abk.org eta www.joxemi.org web orrietara jo dezakezue. Gurekin harremanetan jartzeko: elkartasuna@joxemi.org, abkmezu@euskalnet.net edota telefono zenbaki hauetara deituta: ABK (43943320292) edota Fundazioa (34 943275561). |