Aurkezpena

Helbideak

Ikastaroak

Kontaktoak

 

HERRI MUGIMENDUARENTZAKO FORMAZIO IKASTAROAK

Hurrengo orrialdeetan Herria Mugi! Ekimenean biltzen diren zazpi hezkuntza eskolek garatu duten herri mugimenduarentzako formazio ikastaroen eskaintza aurkituko duzue.

Ikastaro guztiak herri mugimenduko taldeei zuzenduta daude, eta guztiek taldeetako partaideen formazioa areagotzea dute xede.

2002-2003 ikasturterako eskaintza AEK, Askagintza eta Izadia, Zirrilda, Kattamixar Urtxintxa, Ibainet, IPES Bizkaia eta Andrea eskolek prestatu dute elkarlanean.

Hauetako edozein formazio modulurekin interesik baduzue dagokion eskolarekin harremanetan jarri besterik ez duzue. Bertan, jaso nahi duzuen ikastaroaren inguruko informazio zabalagoa eskainiko zaizue. Aipatu nahi dugu, baita ere, ikastaroak taldeen beharretara moldagarriak direla, hau da, edukiak zein bestelako baldintzak egokitzeko aukera izango dela.

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOAk herri mugimenduaren taldeetako partaideen formazioa sustatzeko helburuz ikastaroaren prezioaren %50a bere gain hartuko du. Diru laguntza nola bideratu, eskolarekin ikastaroa hitzartzean jakinaraziko zaizue.

Gogoan izan Joxemi Zumalabe Fundazioan eta ekimenaren barruko eskoletan zuen zalantzak argitzeko eta matrikulazioa bideratzeko zain gauzkazuela.

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOA
Ametzagaña 19, behea
20012 Donostia
Tlf: 943275561
Posta elektronikoa: joxemi@joxemi.org