Aurkezpena


Helburuak

Erabiltzaileak

Zerbitzuak

 

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOAren helburu orokorra herri eta gizarte mugimendua eragitea, bultzatzea eta aholkatzea da. Honez gain, helburu espezifikotzat ditu honakoak:

  • Herri mugimenduari beharrezkoa duen zerbitzu-azpiegitura eskaini, ez haren eguneroko lanerako, haren funtzionamendua hobetzeko baizik. Zerbitzu horien artean honakoak daude: euskarri informatikoak, lege aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketarako bideak, eta herri mugimenduak bere kasa eskuraezina duen beste edozein zerbitzu.
  • Herri mugimenduarekin interesa dutenen formazioa lagundu, pertsona hauen ezagupen eta gaitasunak areagotzeko era guztietako ikastaro, mintegia, topaketa, etab. antolatuz.
  • Mugimenduen arteko komunikazio esparruak garatu.
  • Herri mugimenduaren arloan ikerketa bultzatu, horretarako bekak eta era guztietako laguntzak emanez nahiz bestelako entitateekin elkarlanean arituz.
  • Fundazioaren helburuekin zerikusia duen edozein argitalpen mota -aldizkakoa izan edo ez- argitaratu eta banatu, ikusentzunezko eta informatika arloko materiala barne.
  • Ofizialak ez diren komunikazio eta informazio bide alternatiboak bultzatu gure herriaren benetako bizitza erakusteko.
  • Aurrekoekin zerikusia duen beste edozein.