Erabiltzaileak
JOXEMI
ZUMALABE FUNDAZIOAk Euskal Herriko herri eta gizarte mugimenduan kokatzen
diren pertsona, elkarte, antolakuntza, mugimendu eta beste edozein adierazpen
organizatibori zerbitzua emateko asmoa du.
Herri mugimendutzat dugu politika ofizialetik kanpo herritarron premia
zehatzei erantzuteko sortu den antolamendu mota oro. Herri mugimenduak
zuzeneko partehartzea eta elkartasuna defendatzen ditu, eskuordetzarik
gabe eta konpetitibitatearen aurka. Hitz batez esateko, gaur egun gizarte
alternatibo baten oinarri diren baloreak bultzatzen dituena da herri
mugimendua.
Alor ezberdinei ekinez, herri mugimendua gizarte arazo anitzei irtenbideak
ematen saiatzen da. Fundazioak bultzatzen duena Euskal Herrian sustraitua
eta gure herria, Euskal Herria, helburu duen herri mugimendua izango
da. Izan ere, herri mugimenduak argi erakutsi baitu herri eraikuntzarekin
duen konpromiso nabarmena.