Aurkezpena
1996ko
apirilean ekimen organizatibo berri bezala jaio zen JOXEMI ZUMALABE
FUNDAZIOA. Fundazioaren erronka ez da bere burua bultzatzea edo indartzea,
herri eta giza mugimenduen garapena eta hazkundea bultzatzea baizik.
Euskal Herriko herri eta gizarte mugimenduen azterketa orokor bat egiten
hasita, hainbat datu interesgarrirekin egin dugu topo:
- Eraturik
dauden adierazpenetan, zenbaitetan baita arlo edo lurralde berean
lanean ari direnen artean ere, komunikazio eza.
- Barne
eta kanpo jardueran, herri eta giza mugimenduetan partehartze sozial
txikiagoa.
- Herri
eta gizarte mugimenduak dituen edo sortzen dituen baliabideen (giza
baliabideak, ekonomikoak, formaziozkoak eta teknikoak) ezagutza eza
batzuetan eta hauen kudeaketa ezegokia beste hainbatetan.
- Erakunde
publiko ezberdinek eskaintzen dituzten programa, diru -laguntza eta
azpiegituretara heltzeko informazio urria.
- Herri
eta gizarte mugimenduak Euskal Herriak bizi dituen arazo ezberdinen
aurrean gizartearen dinamizazio eta antolakuntzan duen eta aurrera
begira izango duen garrantzia.
Aldez aurretik arazo hauek guztiak gainditzeko Fundazioaren lanak izan
ditzakeen mugez jabetzen gara. Baina Fundazioan herri eta gizarte mugimenduek
beraien beharrak zaindu eta asetzeko lekua aurki dezaten lan egin nahi
dugu: Saiatzera goaz.